Karnabalak 2018

Kaldereroek zartaginak eta trapu zaharrak aterako dituzte karnabalen atarian, zapatuan

Uztarria.eus 2018ko urt. 29a, 10:53
Arana kaletik abiatuko da kalderero konpartsaren kalejira 19:00etan, zapatuan.

Karnabal giroan murgiltzen hasteko kaldereroek urteroko bisita egingo dute zapatuan, otsailak 3an, herrira. Arana kaletik abiatuko da kalderero konpartsaren kalejira 19:00etan, Udal Musika Bandak, Juan de Antxieta Musika Eskolak eta Matxotek gidatuta, eta kaldereroen karroa astoarekin ere aterako da.

Gero eta gutxiago falta da karnabaletarako, baina festa giroa nabari da Azpeitian, sansebastianak geroztik. Hala, karnabal giroan murgiltzen hasteko kaldereroek urteroko bisita egingo dute zapatuan, otsailak 3an, herrira. Azken urteetan, gainera, indarra hartzen ari da kaldereroen kalejira, eta ehundik gora lagun, haur, gazte zein heldu, Azpeitiko kaleetatik ibiliko dira Trapu Zaharrak eta Kalderero martxa abesten. Arana kaletik abiatuko da kalderero konpartsaren kalejira 19:00etan, Udal Musika Bandak, Juan de Antxieta Musika Eskolak eta Matxotek gidatuta, eta kaldereroen karroa astoarekin ere aterako da. Aranan bildu ondoren, handik San Martin egoitzara joango dira. Bertan zartaginak astindu ostean, Alde Zaharreko kaleetatik pasatu eta herriko plazan amaituko dute ibilbidea. Ibilbidean zehar guztira, honako guneetan egingo dituzte geldialdiak: Olazko Andre Mariaren plazan, zaharren egoitzan, Perez Arregi plazan, Plaza Txikian eta plazan. Azpeitiko Udalak herritarrak trapu zahar eta zartaginak ateratzera deitu ditu.

Karnabaletarako motorrak berotzen ari dira azpeitirrak, eta kaldereroen kalejiraren ondoren, Gora Herria taldearen emanaldia izango da Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita.