Sansebastianak 2018

Atzera kontaketan sartuta

Uztarria.eus 2018ko urt. 19a, 20:59

Bi ordu pasatxo falta dira helduen danborrada hasteko, eta San Sebastian bezperako hitzordu nagusian parte hartuko duten 27 taldeak afaltzen ari dira uneotan, kanpoan euri zaparradak eta aterruneak tartekatzen diren bitartean. Sanagustin kulturgunean bat egin dute horietako hiru taldek: Etxerak, Itsasik eta Oñazbideko Gastadoreek. Guztira, 160 bat lagun ari dira bertan afaltzen.

Aurretik, ile-apaindegietan ere izan da mugimendurik, argazkikoan kasu, banderadunak eta kantinerak gauerako prestatzeko.