Elikadurari buruzko tailerra emango dute Ekoetxean hilaren 27an, gaztetxoentzat

Uztarria.eus 2018ko urt. 17a, 18:05
Tailerraren kartelerako erabili duten irudia.

LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleei zuzenduta dago eta arratsaldez emango dute, 16:00etatik 18:00etara. Doako saioa izango da, baina plazak mugatuta daude eta hilaren 24rako eman behar da izena.

Ekoetxeak, lehengo Ingurugiro Etxea Museoak, elikadurari buruzko tailerra antolatu du urtarrilaren 27rako, zapatua, gaztetxoei zuzenduta. LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleek har dezakete parte eta saioa doakoa izango da. Hala ere, parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, hilaren 24rako, plazak mugatuta daudelako. Ekoetxean bertan edo 943-812448 telefonora deituta eman daiteke izena.

16:00etatik 18:00etara emango dute Egun ona hasteko! Go!saldu izena duen tailerra. "Azken urteetan elikadura ohiturak asko ari dira aldatzen. Aldaketa horiek izaten ari diren ondorioak ikusita, oso garrantzitsua eta beharrezkoa da heziketa nutrizional egoki bat izatea, batik bat gaztetxoenen artean", azaldu dute antolatzaileek.