"Zorionak denoi eta mila esker"

Ixiar Oiarzabal 2018ko urt. 16a, 12:53
Goi-goiko argazkian, ezkerretik: Mikel Ibarzabal, Juan Mari Ibarzabal, Ixiar Oiartzabal, Eneko Etxeberria eta Fernando Arakistain, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitiko Argazki Elkarteak argitaratutako sokamuturraren liburua eskertzeko gutuna idatzi du Ixiar Oiarzabalek. Imanol Elias zenaren alargunak egindako lana eskertu nahi izan die Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriari eta Azpeitiko Argazki Elkarteko lehendakari Juan Mari Ibarzabali eta Izaskun Zeziagari.

Hona hemen Ixiar Oiarzabalek idatzitako gutuna:

"Eskertuaz:

Une haietan laino artean nengoen. Imanol nuen buruan, pentsatuaz berarentzat opari bat dela kaleratu duzuen liburu hau. Eta zuek, bitartean, zerura igo zenuten, baina ni berandu jaitsi nintzen, eta ez nizuten eskertu merezi zenuten bezala. Orain, idatzi honen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuet Azpeitiko alkate jaun Eneko Etxeberriari eta Azpeitiko Argazki Elkarteko lehendakari Juan Mari Ibarzabali; baita Izaskun Zeziagari ere, nire idatzia irakurtzeagatik.

Liburu hau orriz orri ikusita jabetu naiz zer-nolako lana egin duzuen.

Zorionak denoi, eta mila esker hartu nauzuen bezala hartu nauzuelako.

Joan zinen, baina aldi berean hemen zaude.

Ixiar"