Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2018ko urt. 16a, 11:11

Hiru puntu izango ditu 19:00etan hasiko den bilkuraren lan zerrendak, tartean 2018ko lan eskaintza publikoari dagokiona.

Ezohiko deialdiarekin egingo du urteko lehen osoko bilkura Azpeitiko Udalak. Hiru puntu soilik izango ditu 19:00etan hasiko den udalbatzarrak:

  1. 2018ko lan eskaintza publikoa.
  2. Herritarren arreta zerbitzuarekin Ioturiko hitzarmenak.
  3. Galderak eta erreguak.