Autoek hondatutako oinezkoen guneak eta berdeguneak, Orendaundin

Uztarria.eus 2018ko urt. 15a, 13:01

Landetako industriaguneko Orendaundi kalean hartutako irudi hauek igorri dizkio Uztarriari erabiltzaile batek, "azken bi urteetan gutxienez" gertatzen dena salatzeko. Erabiltzaileak azaldu duenez, hango berdeguneak zein oinezkoentzakoak –espaloiak eta zebrabideak– lokaztuta eta hondatuta gelditzen dira sarri toki horretan. "Itxura denez, autokros probak egiteko egokia da eta batik bat asteburuetan egiten dituzte", adierazi du; inguruko errepideetan "neumatiko arrastoak nonahi" agertzen direla ere gaineratu du.