'Blai, gazteon telebista'-ren lehen saioa zuzenean emango dute igandean Orkatzen

Uztarria.eus 2018ko urt. 12a, 13:32

Blai, gazteon telebistaren estreinaldia izango da igande honetan, 20:00etatik aurrera, Euskal Herriko hainbat txokotan. Azpeitian ere eskainiko dute emanaldia Orkatz kultur elkartean.

Gazteraiki topaketetatik irtendako proiektuetako bat da Blai, gazteon telebista. Lau saio izango ditu: fikzioa, mahai-ingurua, Late Night bat eta bideoklipak. Lau saio horietarako grabaketak iazko udan egin zituzten, eta lehena igandean emango dute. Saio horretan drogen inguruko mahai-ingurua plazaratuko dute.