Sansebastianak 2018

Ostegunean hasiko dira helduen danborradarako entseguak

Uztarria.eus 2018ko urt. 8a, 17:04

Guztira, hiru entsegu izango dira: urtarrilaren 11n –osteguna–, urtarrilaren 16an –asteartea– eta urtarrilaren 17an–asteazkena–.

Ari dira hurbiltzen aurtengoan ere San Sebastian festak, eta helduen danborradak ahalik eta ondoen irten dezan, zehaztu dituzte entseguetarako hitzorduak. Guztira, hiru entsegu izango dira: urtarrilaren 11n –osteguna–, urtarrilaren 16an –asteartea– eta urtarrilaren 17an–asteazkena–. Entsegu guztiak 21:00etatik 22:00etara izango dira, Izarraitz pilotalekuan.