Ilusioz beteta hartu dituzte herrian Errege Magoak

Uztarria.eus 2018ko urt. 5a, 19:34

Iritsi dira Errege Magoak. Lasaora ailegatu dira 17:00ak aldean Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta lurrun trenean zain zituzten ordurako hainbat herritar. Trenera igo eta guztiek elkarrekin egin dute Azpeitirainoko bidea. Han jende mordoa zuten zain, ateriak eta plastikozko poltsak eskuetan, ahalik eta gozoki gehien biltzeko. Ilusio eta poz aurpegiak izan dira nagusi haurren artean. Askok gutuna idatzi die Errege Magoei, eta gaur gauean opari pila bat jasotzeko asmoa dute.