Akatsak zuzenduta, berriro banatuko du Uztarriak 2018ko egutegia

Uztarria.eus 2018ko urt. 5a, 14:08
Akatsak dituzte Uztarriaren 2018ko egutegiek.

Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratu berri duen 2018ko egutegiak hainbat akats du, eta akatsak konpondu eta lehenbailehen egutegi berriak banatuko ditu Uztarriak.

Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratu berri duen 2018ko egutegiak hainbat akats du. Banaketaren zati bat egin ondoren jabetu da Uztarria egutegiak akats horiek dituela, eta orduan, banaketarekin ez jarraitzea erabaki du. Akatsak konpondu eta egutegi berriak aterako ditu Uztarriak, eta lehenbailehen banatuko zaizkie berriak bazkide guztiei. Uztarria Komunikazio Taldeak sentitzen du gertatutakoa.