Antiguoko, Lasartearrak, Bansander eta Comillas taldeak sailkatu dira Azpeitia Cup txapelketaren azken fasera

Uztarria.eus 2017ko abe. 30a, 16:57

Gaur, abenduak 30, bukatu da Azpeitia Cup txapelketaren sailkapen fasea. Abenduaren 23an, atzo eta gaur 42 talde aritu dira hurrengo fasera sailkatzeko lehian, hala nola Lagun Onak, Anaitasuna, Zumaiako, Real Union eta Orioko. Gaur jokatu dituzte 16 taldek azken partidak, eta ekainean jokatuko den alebin mutilen Azpeitia Cup txapelketaren azken faserako txartela lortu dute Antiguokok, Lasartearrakek, Bansanderrek eta Comillasek.

Horrenbestez, lau talde horiek talde nagusiekin lehiatzeko aukera izango dute datorren ekainaren 8an, 9an eta 10ean Garmendipe futbol zelaian jokatuko den txapelketan.

Hona hemen, atzoko eta gaurko irudien bilduma (Irudiak: Azpeitia Cup eta Julene Frantzesena):