Jaiotza alternatiboen erakusketarekin hasi dute Din Dan Oi! eguna

Uztarria.eus 2017ko abe. 23a, 13:33

Azpeitiko Gaztetxeko kideek jaiotza alternatiboen erakusketarekin hasi dute gaur eguerdian Din Dan Oi! eguna. Hain zuzen ere, dozena erdi jaiotza inguru jarri dituzte ikusgai sanagustinpean, eta herritarrak gerturatu dira horiek ikustera.

Arratsaldean jarraituko dute festa egunarekin; izan ere, hainbat kontzertu izango dira Urtzi tabernan nahiz Gaztetxean. Baserriko Ollaskue Labien eta Verräter taldeek kontzertu bana eskainiko dute 18:00etan hasita, Urtzi tabernan. 22:30ean hasita, berriz, The Friday`s Crew eta Bultz! taldeek Harresien gainetik eta Erraiak disko berriak aurkeztuko dituzte Gaztetxean.