Jarraipen desberdina ari da izaten hezkuntza publikoko greba herrian

Uztarria.eus 2017ko abe. 12a, 14:32

Hezkuntza publikoko murrizketen kontra egin dute greba. Urola Ikastolan ez dute lazunezterik egin, baina irakasleen %35 batu da grebara. Karmelo Etxegarain, berriz, gehiengoak egin du bat greba deialdiarekin.  

Greba eguna da gaur Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako unibertsitatez kanpoko eskola publikoetan. Greba egun berezia, gainera. Izan ere, lan gatazkan dauden sektore guztiek batera egin dute lanuztea: irakasleek, sukaldari eta garbitzaileek, heziketa bereziko langileek eta Haurreskolak partzuergokoek. Azpeitian, Urola Ikastolak ez du grebarik egin, baina irakasleen %35a batu da lanuztera. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, berriz, irakasleen %86,6k egin du greba. Sukaldarien kasuan,%50ek egin du lanuztea eta heziketa bereziko irakasleen %66,6 batu da grebara. Uztaro haurreskolan, hezitzaileen 100%ak grebarekin bat egin du, nahiz eta gutxieneko zerbitzuak ematera behartuta egon diren, eta hezitzaile bat lanera joan den.

Orain arteko protestak ELA, LAB eta Steilas sindikatuek antolatu dituzte, baina gaur grebara deitu dute CCOOk eta UGTk ere. Hezkuntza publikoko murrizketen kontra agertu dira denak.