Maite Iriartek ezin izan du lau eta erdiko txapela jantzi

Uztarria.eus 2017ko abe. 6a, 14:26

Bi aukera zeuden: Emakume Master Cup lau eta erdiko pilota txapelketako txapela Azpeitira ekartzea edo Azkoitira joatea. Eta Azkoitira eramango du Eneritz Arrietak, 22 eta 12 hartu baitu mendean Maite Iriarte azpeitiarra. Gaur, asteazkena, jokatu dute Lehen Mailako finala 12:00etan hasita, Sopelako (Bizkaia) pilotalekuan, eta jendetza izan da norgehiagoka ikusten. Partida guztian aurretik izan da Arrieta, eta Iriartek lehia mantentzea lortu badu ere, azkoitiarra aise nagusitu da.

Hemen irakur daitezke Urola Kostako Hitzak iriarteri egindako elkarrizketa.

(Argazkiak, Azpeitiko Udala, Estitxu Elduaien eta Kristina Fernandez)