"Jai egun arrotzak desobeditzeko", Herri Eskolak egingo dituzte bihar

Uztarria.eus 2017ko abe. 5a, 20:36
Hispanitatearen egunean egin zituzten Herri Eskoletako irudia. (Azpeitiko IA)

Goizean, hitzaldi-tailerra izango da Gaztetxean, 11:00etan hasita. Ondoren, bertaratzen direnek bazkaria egingo dute. Arratsaldean, berriz, elkarretaratzea egingo dute, plazan. 

Hainbat ikaslek Herri Eskolak egingo dituzte bihar, Espainiako Konstituzioaren Egunean. Goizerako nahiz arratsalderako prestatu dituzte ekintzak, "jai egun inposatuei eta arrotzei" desobeditzeko. 

11:00etan hasita, herriko ikastetxeetan identifikatzen dituzten "akatsez" ariko dira, hitzaldi-tailer formatuko solasaldian. Ondoren, Herri Eskoletara bertaratzen direnek bazkaltzeko tartea hartuko dute, Gaztetxean bertan. Arratsaldean jarraituko dute prestatutako ekintzekin. 16:00etan hasita, Ikasle Abertzaleakek deitutako kontzentrazioa izango da, Zuen konstituzioa ikasleon aurkako zapalkuntza lelopean, plazan.