Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak marketing departamenturako komertzialak behar dituzte

Uztarria.eus 2017ko abe. 5a, 13:43

Hautatutako langileek lanaldi osoko lan kontratua izango dute. Besteak beste, holako ezaugarriak betetzea baloratuko da: lan komertzialean eta sustapen lanetan eskarmentua izatea; marketin arloko ezagutzak izatea eta Azpeitian bizi edo ingurua ondo ezagutzea. Abenduaren 22ra arte bidal daitezke curriculumak.

Marketing departamentua osatzeko komertzialak behar dituzte Uztarria Komunikazio Taldeak eta Urola Kostako Hitzak. Lanaldi osoko lan kontratuak eta taldean lana egiteko aukera eskaintzen da. 

Hautaketa egiteko garaian, langileek honako ezaugarri hauek izatea baloratuko da:

  • Lan komertzialean eta sustapen lanetan eskarmentua izatea.
  • Marketin arloko ezagutzak izatea.
  • Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
  • Gutxienez EGA edo baliokidea den euskara maila.
  • Azpeitian bizi edo ingurua ongi ezagutzea.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.

Interesa duenak bidali CVa uztarria@uztarria.eus edo uh@hitza.eus posta elektronikora, abenduaren 22a baino lehen.