Euskaraz hitz egiten ospatu dute Euskararen Eguna Udal Euskaltegiko ikasleek

Uztarria.eus 2017ko abe. 4a, 18:19

Atzo, abenduak 3, izan zen Euskararen Eguna, baina gaur, astelehena, ospatu dute Udal Euskaltegiko ikasleek; ahal zuten modurik onenean gainera: euskaraz hitz egiten. Sanagustinen elkartu dira denak, euskaldunberriak eta euskaldunzaharrak, prestatu dieten askariaren bueltan. Hainbat jolas eginez nahiz elkarrekin solastuz ospatu dute euskararen jai eguna. 

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)