'El Muñeco de nieve' filma emango dute asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2017ko aza. 30a, 10:12

Asteburuan El muñeco de nieve filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian. Hiru emanaldi eskainiko dituzte: larunbatean, 22:00etan izango da ikusgai; igandean, 19:30ean; eta astelehenean, 21:00etan.

El muñeco de nieve, Erresuma Batuan ekoiztutako filma, aurten estreinatu dute. Tomas Alfredson da lanaren zuzendaria.