Ke erauzgailu batek su hartu duela eta, beren etxebizitzetatik atera dituzte hainbat lagun

Uztarria.eus 2017ko aza. 23a, 10:44

Erdikaleko Ollagorra elkartearen sukaldeko kanpai edo ke-erauzgailuak su hartu du bart. Hori dela eta, soziedadearen gaineko etxebizitzetara igaro da kea, eta bertako bizilagunak beren etxeetatik atera dituzte. Ez da inor zauritu, baina suhiltzaileen lau kamioi joan dira gertaeren lekuraino. Denbora luzez etxetik kanpo egon badira ere, azkenean, beren etxebizitzetara itzuli dira soziedadearen gaineko etxebizitzetako bizilagunak. Argazkian, suhiltzaileak Erdikaleko etxebizitza blokean sartzen.