Mailaz igotzea lortu du Patxi Isasmendi Azpeitiko Xake Taldeko kideak, eta Absolutu Mailan ariko da aurrerantzean. Joan den zapatuan, azaroaren 11n, jokatu zen Gipuzkoako Xake Txapelketaren bosgarren jardunaldia, Baigerako bosgarrengo solairuan, eta jardunaldia amaitzean, bigarren sailkatu zen Isasmendi. Gipuzkoako Xake Txapelketako araudiak dioenez, maila batean 15 jokalari edo gutxiago izanez gero, maila horretan bost jardunaldi izango ditu sariketak, eta hori gertatu da txapelketako bigarren mailan. Modu horretan, bosgarren kanporaketaren ostean aurreneko hiru sailkatuak mailaz igo dira, eta hiru horien artean dago Isasmendi.
Eneko Alberdi mailaz igotzeko atarian gelditu zen. Azpeitiarrak azken kanporaketan asko zuen jokoan, baina ezin izan zuen azken partida irabazi, eta Bigarren Mailako seigarren postuan amaitu du txapelketa. Xabier Altunak, bere aldetik, azkeneko partidan tablas (berdinketa) lortu eta hamaikagarren amaitu du sariketa.
Gipuzkoako Xake Txapelketa, aurrera
Bigarren Mailan ez bezela, 15 jokalaritik gora ari dira lehian Absolutu zein Hirugarren Mailan. Hori dela eta, oraindik ez dute txapelketa amaitu bi maila horietako jokalaeriek. Joan den zapatuan, Aitor Priya absolutuak galdu egin zuen Carlos Sanchez azkoitiarraren aurka.
Sari banaketa azaroaren 25ean izango da beste bi mailetako txapelketarenekin batera.