Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain ere prest dute jolastoki berria

Uztarria.eus 2017ko aza. 7a, 19:24

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Euskal Herria kaleko eraikinaren jolastokia berrituko zutela iragarrita aurkeztu zuen udalak otsailean herriko ikastetxeetako jolaslekuak eraberritzeko proiektuaren berri. Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoa eta Uztaro haurreskolarena bukatuta eta aurkeztuta, Karmelo Etxegaraikoa izan da berrituta aurkeztu duten azkena.

Karmelo Etxegaraiko HHko parkea 2.675 metro koadroko jolastokia da; baliabide naturalez egindako jolasak eta txokoak ditu, kirol toki desberdinen eremuekin banatu gabe. Camino Saiz zuzendariak udal ordezkariak, gurasoak eta irakasleak eskertu nahi izan ditu, eraberritze prozesuan jarritako "esfortzu, dedikazio, denbora eta energiagatik", eta azpimarratu du ikasle "guztien beharrak asetuko" dituen "beste mota bateko" jolastokia lortu dutela. 127.000 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Eskola egunetako jolastorduetarako ez ezik, eskola orduez kanpo erabilera publikoa duen gunea da Euskal Herria kalekoa.