Pello Añorgaren istorioek txundituta

Uztarria.eus 2017ko aza. 7a, 15:59

Abentura berrietan murgildu ziren atzo, astelehena, Udal Liburutegira hurbildu ziren haurrak. Izan ere, Pello Añorga ipuin kontalariaren eskutik, Ixabel eta Valentinaren istorioak ezagutzeko parada izan zuten. Guztiek adi-adi entzun zituzten Añorgak kontatutakoak, eta abenturak aditzeaz gain, protagonista izateko aukera ere izan zuten, kontaketan parte hartuta.  

Udal Liburutegian urtero antolatzen dituzte ipuin kontaketak, eta Añorgak hastapenetatik hartu izan du parte ekimenean. Azpeitiar belaunaldi asko dira Añorgaren hitzen magiaz gozatu dutenak.

(Argazkia: Azpeitiko Udal Liburutegia)