Beste urte batez, martxan da herriko adinekoen egoitzak antolatutako San Martin Astea. Gaur, astelehena, hasi dira San martin egunaren bueltan prestatu dituzten ekintzekin. Udal ordezkariek eta Iraurgi ikastetxeko haurrek inauguratu dute astea, pregoiarekin. Arratsaldean, aldiz, Kantu Jirako kideen bisita jaso dute San Martin egoitzako egoiliarrek, eta guztiak kantuan aritu dira, elkarrekin.
Bihar jarraituko dute prestatutako ekintzekin. Goizean, Iraurgi ikastetxeko haurren emanaldia izango da, eta arratsalderako zine foruma antolatu dute Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean.
Hau da datozen egunetarako prestatu duten egitaraua:
Azaroak 7, asteartea
Azaroak 8, asteazkena
Azaroak 9, osteguna
Azaroak 10, ostirala.
Azaroak 11, zapatua. San Martin eta Familien Eguna