'Sanagustineko elkarrizketak' zikloaren seigarrena: Eguzkiñe Peña

Uztarria.eus 2017ko aza. 6a, 17:33
None

Eguzkiñe Peña futbolaria (Azpeitia, 1992) izan da Sanagustineko elkarrizketak zikloaren seigarren gonbidatua. Nerabe zela hasi zen futbolean Peña, Lagun Onaken. Zazpi urtez Espainiako Lehen Mailan jokatu ondoren –sei Realarekin eta bat Oiartzunekin–, Bigarren Mailan ari da aurten, Oiartzunen. Futbol ibilbidea eta emakumeek joko-zelaian duten presentzia izan ditu hizpide, besteak beste, Ainitze Agirrezabala Uztarriako kazetariarekin Sanagustin kulturgunean izandako solasaldian.

Erlo Telebistak elkarrizketa osoa jaso du bideo honetan. Horrez gain, egunotan banatzen ari den azaroko Uztarria herri aldizkarian elkarrizketaren laburpen zabala irakur daiteke.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak 2016ko ekainean estreinatu zuten azpeitiar ezagunak protagonista dituen Sanagustineko elkarrizketak zikloa. Hauek dira Peñarenaren aurretik egindako elkarrizketak:

Jabier Larrañaga (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza diputatua)

Erika Olaizola (aktorea)

Mikel Labaka (futbolari ohia eta entrenatzailea)

Miren Odriozola (internazionalista)

Iban Arregi (Berria Taldeko kontseilari ordezkaria)