Lynn Hill eskalatzaileak eskainiko duen solasaldirako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko aza. 6a, 13:55

Ostegunean, hilak 9, eskainiko du hitzaldia estatubatuarrak Soreasun, 21:30ean hasita. Uztarriak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta uztarriazozketak@gmail.com helbidera.

Azpeitian geldialdia egingo du Lynn Hill eskalatzaileak ostegunean, azaroaren 9an, Euskal Herrian eskainiko duen hitzaldi bakarra eskaintzeko. Kulturaz kooperatibari esker, Uztarria Komunikazio Taldeak solasaldira joateko sarrerak zozkatuko ditu bazkideen artean. Hitzaldia 21:30ean hasiko da, Soreasu antzokian.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta zozketan parte hartzeko mezu bat bidali beharko du uztarriazozketak@gmail.com helbidera, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Osteguneko 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostegunean bertan, 12:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.