'Txontxongiloen ametsak', ikusgai

Uztarria.eus 2017ko aza. 2a, 17:00

Corrado Masacci italiarraren Txontxongiloen ametsak erakusketak ireki ditu ateak. Atzotik Udal erakusketa aretoan (Foruen Ibilbidea, 7) daude ikusgai Masaccik egindako txontxongiloak. Panpinak ikustera hurbiltzen direnei, txontxongiloak erakusteaz gain, horietaz gozatzeko aukera eskainiko die artista italiarrak. Herriko ikastetxeetako 4 urtetik 12 urte bitarteko ikasleei zuzendutako erakusketa gidatuak ere eskainiko ditu Masaccik. 

Txontxongiloen ametsak erakusketa azaroaren 17ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)