Azpeitiko XVIII. Erremonte Txapelketako finala jokatuko da ostiralean

Uztarria.eus | Kirolak
2017ko urr. 30a, 11:39

18:30ean hasiko da ostiraleko jaialdia. Finalean, Etxeberria IV.a eta Endika arituko dira Ezkurra II.aren eta Ionen kontra. Lehen partidan, berriz, txapelketako hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte, Matxin III.ak eta Zubirik eta Utergak eta Agirrezabalak.

Agirrezabala, Ion, Elduaien, Gonzalez, LarraƱaga eta Matxin III.a, txapelketaren aurkezpenean.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Iritsi da amaierara Azpeitiko XVIII. Erremonte Txapelketa, eta azaroaren 3an, ostiralean, jokatuko dute finala Izarraitz Pilotalekuan. 18:30ean hasiko da jaialdia, eta bi partida jokatuko dituzte.

Aurreneko partidan, txapelketako hirugarren eta laugarren postuengatik lehian arituko dira Matxin III.a eta Zubiri Utergaren eta Agirrezabalaren aurka. Finalean, berriz, Etxeberria IV.ak eta Endikak parez pare izango dituzte Ezkurra II.a eta Ion.

Beste urteetan, udan jokatu izan da lehiaketa Izarraitz pilotalekuan, baina agenda kontuak eta hainbat pilotariren lesioak tarteko, udazkenean egin dute aurtengo edizioa. Hain zuzen ere, urriaren 13an hasi zen txapelketa, eta, hilaren 27ra bitarteko ostiraletan jokatu dituzte. Guztira, sei bikotek hartu dute parte txapelketan, bi taldetan banatuta. A taldean aritu dira ondorengo bikoteak: Matxin III.a-Etxeberria III.a, Etxeberria IV.a-Endika eta Urriza-Larrañaga. B taldea osatu dute, aldiz, Uterga-Agirrezabala, Segurolak-Barrenetxea IV.a eta Ezkurra II.a-Ion bikoteek.

Kanporaketetako partidetan bezala, finalerako sarrera ere bi euro ordaindu beharko da egunean bertan, lehiatilan. Sarrera eskuratzen duten guztien artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dute. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu