Giro ederra izan da XII. Libre Ardo Dastaketan

Uztarria.eus 2017ko urr. 28a, 16:26

Hala iragarrita bazegoen ere, euririk ez du egin eta giro ederra nagusitu da XII. Libre Ardo Dastaketa egunean. 11:30etik aurrera, plaza jendez betetzen hasi da, eta jan-edanaz gozatu dute herritarrek. Dozenatik gora upategitako ardoak probatzeko aukera izan dute herritarrek, eta gazta eta txorizo pintxoak ere jan ahal izan dituzte. Aurten, berrikuntza moduan, Mikel Garaizabal enologoarekin bi ardo dastaketa saio egin dituzte dozenaka herritarrek Azoka Plazan.

Bestalde, urtero legez, V. Txorizo Egosi Lehiaketan parte hartu dute 32 harategik. Epaimahaiak hala erabakita, Zegamako Oiarbide harategia izan da nagusi lehiaketan. Bigarren sailkatu da Orioko Kepa harategia, hirugarren Segurako Ondarre, laugarren Olazagutiko Pako eta bosgarren Legazpiko Javi.

Hona hemen, goizak utzi duenaren irudi bilduma: