Etxean aurkeztu dute 'Pasaiako badia'

Uztarria.eus 2017ko urr. 27a, 14:27

Asteartean Iruñean estreinatu ondoren, Azpeitira iritsi zen atzo iluntzean Pasaiako badia dokumentala. Espainiako Poliziak 1984ko martxoaren 22an Pasaian hil zituen Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrekin eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrekin gertatutakoaren bueltan osatu duten lana herritarren aurrean aurkeztu zuten Yuri Agirrek, Xabier Otamendik eta Erik Aznalek Soreasu antzokian.

Atzoko lehen saioaren ostean, igandean (19:30) eta astelehenean ere (21:00) izango da Pasaiako badia Soreasun ikusteko aukera.