Herri Eskolak egiteko elkartu da hainbat ikasle

Uztarria.eus 2017ko urr. 12a, 20:23

Urriaren 12an, Hispanitatearen egunean, Azpeitiko hainbat ikaslek hartu du parte Ikasle Abertzaleakek antolatutako Herri Eskoletan. Goizean, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin elkartu dira. Han Gure kabuz ala hil dokumentala ikusi eta Herrialde Katalanen gainean solasaldia egin ondoren, Gaztetxe atarian elkartu dira berriro, bazkaltzeko. Hezkuntzatik Euskal Herria eraikiz! lelopean egin dituzte aurtengo Herri Eskolak.