Hispanitatearen eguna dela eta, Herri Eskolak egingo dituzte bihar

Uztarria.eus 2017ko urr. 11a, 19:59
Iazko herri eskoletako irudia.

Hispanitatearen eguna dela eta, Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak antolatu ditu biharko. Ikasberrin egingo dituzte jardunaldiak goiz partean.

Hispanitatearen eguna dela eta, Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak antolatu ditu biharko, Hezkuntzatik Euskal Herria eraikiz! lelopean. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin egingo dituzte jardunaldiak goiz partean. 11:00etan Herrialde Katalanez hitzaldia izango da, eta 12:00etan, Gure kabuz ala hil dokumentala emango dute. Ondoren, ikasleen bazkaria izango da.