Sammic eta Añares taldeak aurkeztu ditu Iraurgi SB-k

Uztarria.eus 2017ko ira. 30a, 14:45

Iraurgi SB-k Sammic eta Añares taldeak aurkezteko ekitaldia egin du gaur goizean, Loiolako basilikaren aurrean. Bi taldeetako jokalariak ez ezik, Azkoitiko eta Azpeitiko alkate Javier Zubizarreta eta Eneko Etxeberria, eta bi  udaletako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, ISB-ren babesleak eta klubeko kideak izan dira denboraldi hasierako aurkezpen ekitaldian.