Azpeitiarra zara eta Katalunian izango zara U1ean?

Uztarria.eus 2017ko ira. 29a, 18:50

Igandean, erreferendumaren egunean, Kataluniako giroaren berri emateko asmoz, han diren azpeitiarrek ateratako irudiak bildu nahi ditu Uztarriak. Katalunian dauden herritarrek bakarkako, taldeko nahiz giroaren argazkiak eta bideoak bidal ditzakete uztarria@uztarria.com helbidera. Jasotako argazkiekin irudi bilduma osatuko du Uztarria.eus-ek.

Igandean, urriaren 1ean, independentziaz erreferenduma egingo dute Katalunian, eta hainbat azpeitiar da hara joatekoa asteburuan. Hori dela-eta, herritarren argazkiak eta bideoak jaso nahi ditu Uztarriak, ondoren, bilduma osatzeko eta webgune honetan ikusgai jartzeko. Bakarkako, taldeko nahiz giroaren argazkiak bildu nahi ditu Uztarriak igandean, eta horiek uztarria@uztarria.com helbidera bidal ditzakete herritarrek.