Hezkuntza Sailak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea, azken txanpan

Uztarria.eus 2017ko ira. 27a, 15:29

Zapatura arte eman daiteke izena antolatutako tailerretan. Ebaketa eta jantzigintza tailerra, gitarra ikastaroa, eskulanak egiteko tailerra eta Arabe ikastaroa antolatzen ditu Hezkuntza Sailak, besteak beste. 

Denetariko ikastaroak antolatzen ditu urtero Hezkuntza Sailak, eta bertan parte hartzeko izena eman behar da aurrez. Tailerretan parte hartu nahi dutenek, zapatura arte eman dezakete izena, saioak zuzenduko dituzten pertsonekin harremanetan jarrita, edo Hezkuntza Sailera jota (943-15 70 68)

Hauek dira eskainiko dituzten tailerrak, irakasleak, eta harremanetarako telefono zenbakiak: 

  • Marrazki artistikoa eta margo lanak (Marian Alberdi: 655-026 779)
  • Puntua. Gurutze puntua, puntua eta makinako brodatua. (Rosario Ibaeta: 943-81 28 62)
  • Ebaketa eta jantzigintza. (Maite Ostra: 943-81 24 64)
  • Gitarra ikastaroa. (Amaia Garmendia: 688-660 496)
  • Eskulanak (metala, egurra eta poliuretanoaren gainean pintatzea, gauza zaharren berriztapena eta argazkizaharrekin egindako kaxak). (Esther Etxarri: 653-714 972)
  • Arabe ikastaroa. (Houria Ghindri: 676-947 377)
  • Alboka ikastaroa. (Ekaitz Larrazabal: 615-777 155)