Edurne Mendizabal: "Emakumeen sexualitateaz hitz egiteko beharra dago"

Gipuzkoako Hitza | Gizartea
2017ko ira. 22a, 16:58

Tratu eta harreman onak sustatzeko lanean ari da Arremanitz kooperatiba 2010etik. Emakumeen sexualitateaz naturaltasunez hitz egitea ere lortu nahi du, eta horretarako tresna bat sortu zuen joan den abenduan: Alu Uluantzerki foroa. Haizea Egiguren azpeitiarra da obraren sustatzaileetako bat, eta Edurne Mendizabal (Donostia, 1972) Arremanitzeko kideak antzezlanaren inguruan hitz egin du.

Ezkerrean Edurne Mendizabal, eta eskuinean Haizea Egiguren. (Arremanitz kooperatiba)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Zer beharri erantzuteko sortu zenuten Alu Ulu?

Arremanitz kooperatibako kideok urte dezente daramatzagu ikastetxeetan hezkidetzaren, tratu onen eta sexualitatearen inguruko saioak eskaintzen. Nerabeekin emakumeon sexualitateaz eta plazeraz hitz egitean, hutsune handia zegoela ikusi genuen, eta horri erantzun bat emateko grina piztu zitzaigun. Hutsune horiek betetzeko asmoz sortu genuen Alu Ulu, emakumeen sexualitatea umoretik, onarpenetik eta plazeretik plazaratzeko tresna gisa.

Zer kontatzen da antzezlanean?

Bakarrizketa formatua du antzezlanak. Plax! sexu eta bikote aholkularitzako itxarongela batean kokatzen da, eta unibertsitateko ikasle bat da protagonista: Saioa. Itxarongelan dagoen bitartean, publikoari kontatzen dizkio dituen kezkak eta bizi izan dituen esperientziak, naturaltasunez. Hainbat gai jorratzen dira antzezlanean, baina, oro har, emakumearen sexualitatea ikusarazi nahi dugu; alua, klitoria, orgasmoa eta plazera izendatu eta hitz atsegingarriak eta erotismoa emakumearen sexualitatearekin lotzea nahi dugu. Gure aukera izan da birsortzeari buruz ezertxo ere ez aipatzea, eta erdigunean jartzea norbere buruarekiko tratu onak, plazera eta harremanak.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu