'Landareak lantzen' liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondok hilaren 28an, Kimu Bateko lora etxean

Uztarria.eus | Gizartea
2017ko ira. 22a, 13:51

Urteko hilabete bakoitzean egin behar diren lanen berri ematen du Errekondok bere liburu berrian, ilargiaren fase ezberdinak kontutan hartuta. Aurkezpena 18:00etan hasiko da, eta edonor hurbil daiteke bertara. 

'Landareak lantzen' liburuaren azala.  Argazki originala

Hurrengo asteko ostegunean, irailaren 28an, Jakoba Errekondok bere azken liburua aurkeztuko du Azpeitian, Kimu Bat dendaren lora etxean. Hilabete bakoitzean egin behar diren lanen berri –baratzean, fruita arboletan, lorategietan…– ematen du Errekondok idatzi berri duen Landareak lantzen liburuan, betiere ilargiaren fase ezberdinak kontutan hartuta. Hala, irakurleak barazkiak edo fruituak noiz landatu, tratatu edo inausi ikasiko du. Gainera, baratzean egindako lanen kontrol zehatzagoa izateko aukera ere eskainiko du liburuak. Antton Olariagaren irudiek apaindu dute Landareak lantzen liburua.

Interesa duen oro ager daiteke ostegunean liburuaren aurkezpenera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu