Zabalik dago euskarazko mintzapraktika saioetan parte hartzeko izen-ematea

Uztarria.eus 2017ko ira. 19a, 13:36

Udal Euskaltegiaren babesean antolatzen dituzte mintzapraktika saioak, eta euskaldun zaharrek dinamizatzen dituzte. Euskaraz jakin nahi, baina hitz egiteko erraztasunik ez dutenei zuzenduta daude. Izen-ematea doakoa da.

Euskaraz hitz egiten praktikatu nahi dutenentzat mintzapraktika saioak antolatu dituzte beste urte batez Udal Euskaltegiaren babesean, eta saioak hastear daude. Euskaraz zerbait jakin eta hitz egiteko erraztasunik ez dutenei zuzenduta daude saioak, eta euskaldun zaharrek dinamizatzen dituzte. Mintzapraktika saioen helburuetako bat da ikasleek euskaraz hitz egiteko lotsa galtzea. 

Taldeak eta saioen egutegiak ikasleen euskara mailaren arabera daude antolatuta, eta parte hartzeko gutxieneko maila jakin behar da. Izen-ematea doakoa da, eta 943-81 19 47 (Udal euskaltegia) edo 685-72 02 72 (Mintzapraktikak) telefono zenbakietara deituta egin daiteke. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, mintzapraktika taldeak dinamizatzeko prest dauden euskaldun zaharrak behar dituzte, eta dei egin diete herritarrei dinamizatzaile lanetan aritzera anima daitezen.