Azoka Herritik atera da plazara

Uztarria.eus 2017ko ira. 15a, 20:48

Bosgarren urtez jarraian, Azoka Herritik egitasmoarekin hitzordua izango da asteburuan. Azpeitiko hainbat eragilek bat eginda osatu eta bultzatutako egitaraua asteazkeneko hitzaldiarekin abiatu bazen ere, gaur eta bihar aterako da plazara Azoka Herritik. Ostiraletako azokako baserritarrak Berdura plaza berrituan, eta Plazatarrak egitasmoaren ikasturte berriko lehen hitzordua plazan, izan dira gaurkorako prestatu duten egitarauaren lehen hitzorduak. Iluntzean, berriz, iragarritako antzerkirik ez da izango Gaztetxean, baina bai jantoki begetarianoa, 20:30ean.

Bihar eta etzi, berriz, honako hitzorduak eskainiko ditu Azoka Herritikek:

Irailak 16, larunbata.

  • 09:00: Auzolana, plaza nagusian.
  • 10:00-14:00: Azoka, plaza nagusian. Baserritarrak, artisauak, bigarren eskuko azoka Elkar-Ekinen eskutik, Kooperazio taldeak, Oinatz Elkarte Animalista, Bertan Merkataritza Elkartea, Extremadurakoak, Arte eta Diseinu Eskola, Antxieta Musika Eskola, Argazki Elkartearen estudioa, Antxieta Arkeologia taldea eta Annapurna II crowdfun- ding kanpaina. 
  • Goizean zehar, kale animazioa, Metal Boskotearekin eta trikitilarekin.
  • 11:00: Jostailuak ezagutuz.
  • 12:00: #AnnapurnaII_86 aurkezpena.
  • 16:00-19:00: Kirolen Txokoa, Frontoi Txikian. Emakume pilotariak, Gizonezkoen pilota partidua eta Xaputarrak xake taldea.
  • 16:00: Astisauak, plaza nagusian.
  • 16:30: Mandala erraldoia, plaza nagusian.
  • 19:00: Musika eskola eta dantzak, plaza nagusian.
  • 23:00: Arkupehotsak egitasmoaren lehenengo kontzertuak, Sanagustin Kulturgunean. 

Irailak 17, igandea.

  • 19:30: Mateo Txistu filmaren emanaldia eta solasaldia, Soreasu antzokian.