Enara Arrizabalagak Zarauzko Bikote Gazteen Dantza Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus | Kirolak
2017ko ira. 2a, 15:22

Iker Sarasua azkoitiarrarekin parte hartu du txapelketan.

Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua, garaileen zapiarekin eta txapelarekin. (Aritz Mutiozabal)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Enara Arrizabalaga dantzari azpeitiarrak Zarauzko Bikote Gazteen Dantza Txapelketa irabazi du, Iker Sarasua bikote azkoitiarrarekin. Hamabi bikotek parte hartu zuten atzo arratsaldean jokatu zen 16 urte bitarteko dantzarien txapelketan, eta azpeitiarrak eta azkotiarrak osatutako bikoa izan zen garaile. Elaia Elorza eta German Aranburu azpetiarrak izan ziren bigarren sailkatuak.

Jarraian, 16 urtetik gorakoen txapelketa jokatu zuten, eta Larraitz Larrañagak eta Amets Amubietak osatutako bikotea bigarren postuan sailkatu zen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu