Zortzi proiektuk jaso dute aurtengo Sorkuntza Beka

Uztarria.eus 2017ko abu. 30a, 19:39
Beka jaso duten sortzaileak eta udaleko ordezkari zein teknikariak. (Azpeitiko Udala)

Udalak 12.000 euro banatu ditu sortzaileen artean. Egileek irailean aurkeztuko dituzte proiektuak eta haien inguruko xehetasunak.

2017ko Sorkuntza Bekak zortzi proiektu lagunduko dituela jakinarazi du Udalak. Guztira, bederatzi proiektu aurkeztu zituzten deialdira, eta zortzi proiekturen artean banatu dute beka. Guztiak azpeitiarrek osatutako proiektuak dira.

Iaz sortu zuen udalak, Kultur Mahaiarekin elkarlanean, kultur sortzaile berriak sustatzeko beka. Iazko arrakasta ikusirik, aurten bekarako dirua bikoiztu du udalak aurrekontuetan, eta 12.000 euro banatu ditu sortzaileen artean. Udalak dagoeneko jakinarazi die proiektu bakoitzaren egileei zenbateko laguntza jasoko duten. Sortzaileek irailean aurkeztuko dituzte proiektuak eta haien inguruko xehetasunak.