Imanol Kerejeta margolari azpeitiarrak Hondarribiako (Gipuzkoa) Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa irabazi du. Emeki elkarteak antolatzen du txapelketa, eta 1.000 euro eta elkartearen oroigarria eskuratu ditu azpeitiarrak. Guztira, 26 partaide aurkeztu ziren lehiara, eta hainbat ordu margotzen eman ostean –gehienez bederatzi–, epaimahaiak Kerejetaren lana zela onena erabaki zuen.