Azken txanpan dira Goikokaleko San Agustin festak

Uztarria.eus 2017ko abu. 27a, 20:28

Ostiralean hasi ziren Goikokaleko San Agustin festak, dardo txaeplketarekin, eta atzo egun osoko festa eguna izan zuten kale horretako bizilagunek; izan ere, zezen txikiak eta poniak, mus txapelketa, triki-poteoa, afaria eta DJ emanaldiak izan ziren egun osoan zehar.

Gaur goizean, auzotarren aldeko meza egin dute Miserikordian. Ondoren, euria ari zuelako Izarraitz pilotalekuaren ondoko pasabidean egin dute bazkaria goikokaletarrek. Bazkalostean, berriz, eguraldiari aurre eginez, umeentzako jolasak izan dira Egaña gozotegiaren ondoko plazatxoan. Haurrek eta gaztetxoek gogotik gozatu dute bertan. Festak gaur bukatuko dira, 19:00etan hasita Howdy taldeak plazan eskainiko duen kontzertuarekin.