Premietxeberri baserriak hainbat sari jaso du Gipuzkoako X. Limousin Txapelketan

Uztarria.eus 2017ko abu. 27a, 14:39
Premietxeberri baserriko ordezkaria eta Xabier Arruti aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria. (Premietxeberri)

Elgoibarren jokatu zen txapelketa, San Bartolome jaietako Baserritarren Egunean. Premietxeberri baserriko ordezkariek Ukuilu Onenaren Saria eta Idisko Onenaren Saria jaso zituzten, besteak beste.

Azpeitiko Premietxeberri baserriak hainbat sari jaso zuen atzo, larunbata, Gipuzkoako X. Limousin Txapelketan. Elgoibarren jokatu zen txapelketa, San Bartolome jaietako Baserritarren Egunean. Premietxeberri baserriko ordezkariek Ukuilu Onenaren Saria eta Idisko Onenaren Saria jaso zituzten. Horrez gain, abelburu desberdinen lehietan beste lau sari jaso zituzten: lehen saria 24 hilabetetik gorako idiskoen sailean; bigarrena, 21 eta 36 hilabete arteko urruxkenean; bigarrena, 36 eta 48 hilabete arteko behienean; eta bigarrena, 60 hilabetetik gorako behienean.