Eguzkiñe Peñak Oiartzunen jokatuko du beste urtebetez

Uztarria.eus | Kirolak
2017ko abu. 17a, 11:03

Joan zen denboraldia ere Oiartzunen egin zuen futbolari azpeitiarrak. Oiartzungo neskek ez zuten lortu Espainiako Emakumeen Lehen Mailari eustea, eta aurten Bigarren Mailan ariko dira.

Oiartzungo neskak denboraldi-aurreko entrenamendu batean. (Oiartzun KE)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Iaz Emakumeen Espainiako Lehen Mailatik jaitsi zen eta aurten Bigarren Mailan jokatuko duen Oiartzun Kirol Elkarteko taldean jarraituko du Eguzkiñe Peña (Azpeitia, 1992) beste denboraldi batez. 

Peñak hainbat urtez jokatu du emakumeen lehen mailan; izan ere, Oiartzunen aritu aurretik sei denboraldi egin zituen Realean. Hara iristerako, Lagun Onaken jokatu zuen hainbat urtez.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu