Saninazioak 2017

Txitximorek saninazioetarako mezua ekarri du: "Gaua eta kalea gureak ditun"

Uztarria.eus 2017ko uzt. 30a, 00:42

Urtero legez, Haujijijai festa batzordearen Txitximorek mezu argia zabaldu du San Inazio festak hasteko ordu batzuen faltan: "Gaua eta kalea gureak ditun". Eraso sexistei aurre egiteko zabaldu dute Txitximoreren bideoa, baina ez da Haujijijaik egin duen egitasmo bakarra. Izan ere, atzo aurkeztu zuten eraso sexistak sahiesteko egitasmoa udalak eta festa batzorde herrikoiak.