Saninazioak 2017

Aurkeztu dituzte bihartik aurrera toreatuko dituzten zezenak

Uztarria.eus 2017ko uzt. 28a, 14:07

Bihar, zapatua, egingo da aurtengo San Inazio festetako lehen zezenketa, eta atzo arratsaldean egin zuten zezen-plazan urteroko desenkajonamendua, festetako hiru zezenketetan toreatuko dituzten zezenak aurkezteko. Fuente Ymbro, Ana Romero eta Hijos de Celestino Cuadri ganadutegiek Azpeitira ekarri dituzten zezenak banan-banan atera ziren zezen-plazara atzoko ekitaldian.

Zezenketak

Bihar, etzi eta astelehenean izango dira aurtengo zezenketak, 18:30ean hasita hiru egunetan. Hauek dira parte hartuko duten toreatzaileak eta ganadutegiak:

  • Uztailak 29, zapatua: Curro Diaz, Miguel Angel Perera eta Roca Rey (Fuente Ymbro).
  • Uztailak 30, igandea: Curro Diaz, David Mora eta Borja Jimenez (Ana Romero).
  • Uztailak 31, astelehena: Paulita, Alberto Lamelas eta Sebastian Ritter (Hijos de Celestino Cuadri).