Saninazioak 2017

Gaur izango da herri bazkarirako boluntarioen batzarra

Uztarria.eus 2017ko uzt. 28a, 12:48

Plazan izango da, 20:00etan hasita. Bertan banatuko dira Marea Arroxak hilaren 30ean egingo duen herri bazkariko lanak. 19:30ean, berriz, Marea Arroxa osatzen duten herritar guztiek argazki erraldoia aterako dute plazan. 

Gaur, uztailak 28, izango da Marea Arroxak hilaren 30ean egingo duen herri bazkarirako boluntarioen batzarra, 20:00etan, plazan. Bertan erabakiko dira bolondresek egingo dituzten lan desberdinak: botilei kortxoa kendu, mahaiak jarri, gainerako herritarrei bazkaria eman, jasotzen lagundu... Aurretik, 19:30ean, Marea Arroxa osatzen duten herritar guztiek argazki erraldoia aterako dute, festei hasiera emateko. 

Marea Arroxako kideek azaldu dutenez, "herritar guztion laguntza behar da festetan. Guztiok gozatzeko, guztiok egin behar baitugu lan". Horrela, festa herrikoien batzordeak "bazkarira joango den herritar oro animatu eta beren aletxoa jartzera animatu" nahi ditu.