Mikel Larrañagak bigarren egin du Gipuzkoako Aizkolari Txapelketan

Uztarria.eus 2017ko uzt. 27a, 13:11
Mikel Larrañaga lanak egiten. (Ibon Errazu)

Atzo jokatu zen Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa Mendaroko Goñati pilotalekuan, eta Larrañagak bigarren egin zuen. Azpeitiarrak ezin izan dio iazko txapelari eutsi.

Mikel Larrañaga (Azpeitia, 1989) ezin izan dio Gipuzkoako txapelari eutsi. Izan ere, atzo jokatu zen Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa Mendaroko Goñati pilotalekuan, eta Larrañagak bigarren egin zuen. Iaz azpeitiarra nagusitu zen, baina atzokoan Iñaki Azurmendik aurre hartu zion azpeitiarrari. Hirugarren egin zuen Ugaitz Mugertza II.ak, laugarren Xabier Orbegozo Arria V. errezildarrak eta bosgarren Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak.

Azurmendik 31 minutu eta 37 segundo behar izan zituen hamar kanaerdiko ebakitzeko, eta 17 segundo geroago bukatu zituen lanak Larrañagak. Lehia estua izan bazen ere, Azurmendik irabazi zuen Gipuzkoako txapela.

Txapelketa bukatzean omenaldia egin zioten Joxe Mari Olasagastiri.