2017ko abuztuko Uztarria aldizkariaren aurrerapena

Uztarria.eus 2017ko uzt. 26a, 20:54

Bihar, osteguna, hasiko da Uztarria abuztuko aldizkaria banatzen. Bertan herriko emakume musikariek oholtza gainean izan dituzten bizipenak jaso ditu Uztarriak. Olatz Pratek, Ane Bastidak, Amaia Garmendiak, Maialen Bastidak, Maria Jesus Arregik, Arantxa Frantzesenak eta Mari Carmen Otaegik hartu dute hitza. Honakoa aldizkariko erreportajearen aurrerapen bideoa da. 

Uztarriak irailean ez du aldizkaririk kaleratuko, abuztuko oporrak direla eta.