Barrenetxe auzoan berritze lanak egin ditu udalak

Uztarria.eus 2017ko uzt. 19a, 13:58

Azken asteotan, Barrenetxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeen atariak berritzen ari da Azpeitiko Udala. Bi kaletan ari da lanak egiten; hain zuzen ere, bi etxalderen aurreko patioak asfaltatu eta ibilgailuentzat aparkalekuak margotu dituzte. Lanek 20.000 euroko aurrekontua dute.

Epe motzean beste hainbat asfaltatze lan egitea ere aurreikusten du udalak, hala nola Artzubia kalea eta San Martin egoitza eta zezen-plaza arteko zatia berrituko dute datozen asteetan. Bestalde, Loiolako Igarako errotaren inguruko errepidea ere konponduko dute.